XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pilota txandakako jokoa denez, aurkakotasun harremana pilotaren bitartekaritzaz gertatzen da.

Pilota jokatzeko aukera besteak duenean, bere asmoez ahalik eta azkarren konturatzen ahalegindu beharko dugu, eta pilota norberak duenean, bestearen kokapen eta mugimenduen arabera, jokaldi bat edo bestea burutzen ahalegindu beharko dugu.

Horrela, txapelketetan gertatzen diren espazio eta kirolarien arteko harremanak oinarritzat hartuz, entrenamenduetan ere bat baten kontrako egoerak behin eta berriz errepikatu beharko ditugu.

4.2.3.- Ezaugarri fisiko-fisiologikoak:

Banakako modalitateetan burutzen diren esfortzuak bai kirolarien eta bai modalitate bakoitzaren berezitasunen araberakoak badira ere, orokorrean ezaugarri berdintsuak ikus ditzakegu.

Horrela, partiduan bi zati bereiz ditzakegu:

- Tantoen arteko atseden denbora, aldakorra izan ohi dena.

- Iraupen zehatzik gabe burutzen ditugun intentsitate goreneko eta ia goreneko txandakatuz esfortzuen alternantzia.

- Energi iturriak.

Neurri batean, energi iturri batek baino gehiagok parte hartzen dutela esan dezakegu.

- Anaerobiko alaktikoa:

Behin eta berriz izaera lehergarriko pilotakadak ematen direnez, ATP eta PCaren erabilpena ezinbestekoa dugu.

- Anaerobiko laktikoa:

Pilotakadaz gain, jokoan intentsitate goreneko desplazamendu laburrak egiten ditugunez, tantoak luzeak izaten direnean, esfortzuak behin eta berriz errepikatuaz doazen neurrian, az. Iaktikoaren kontzentrazio handitzeak izan ohi dira.

- Aerobikoa:

Batez ere, tantoen arteko atseden denboran errekuperatzeko beharrezkoa dugun energi iturria da.

- Kualitate fisikoak:

- Indarra:

Pilotan indar mota erabakiorrena indar lehergarria dela esan dezakegu.

Hain zuzen, pilotakada gehienetan indar mota hau erabiltzen dugu.

Dena dela, tanto luzeetan menperatzen jarraitzeko, erresistentzi indarra ere erabakiorra izan daiteke.